XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BATA ZU TA BESTIA NI.

Ipuin au Esopo'ri be irakorri netsau.

Baña, Gertzia'ko ipuinlari arek nun jasoko eban ba Plaentxia'n izan ezik?.

Inbestigaziño bat eingo balitz, jakingo genduke Esopo Plaentxia'n ziar ibilli zala, ipuin batzen; bai orixe.

Izan be, erri zelebre onetan gertatzen eztanik ezta beste iñun be gertatzen.

Ala da izan be, eta plentxiatarrak arro-arro azaltzen dira mundu aurrian, eurak diñuenez ez ei da edozein plaentxiarra, bestela ikusi besterik ez dagola, lur onetan ainbeste milla-milloi bizi dirala ta plazentzitarrak lau milla be eztirala.

Orixe bai edozein ez dirana.

Baña, orraitxiok, emen be ezta dana poza ta barria, bestela ikusi deigun andra-gizon onen gertaera.

Esopo-k beretzako artu ba-eban be, au Plaentxiakua baintzat; eibartarrori umiak giñala gure auzokotzat erakutsi zeskuen, eta olan izango da.

Edo, Esopo plaentxiatarra ez ete zan gero?.

Colon be emengua zala diñue ta....

Noian kontatzera zitz ta bitz.

Eta, emakumiok parkatu oin be zuek txar laga biarra.

Nik al dakit zergaitik, baña beti andrak dozue kulpia; Mejiku'n be gizoneskueri txarro deitzen detse ta emakumieri txarra.

Diñuenian zerbaitegaitik izango da....

Kaxlkurrio ta bere andria, bata zu ta bestia ni, beti zebizen eztabaidan.

Gizonak zerbait edan be eitxen eban-da; bestiari berriz axaxa emoteko ezertxo be biar ez.